Kalitate handiko inprimaketa digitala
Zehetasuna, abiadura eta kontrola. Geure estudioan.
Belaixen prentsa digital profesionalagaz egiten dogu lan, horrek kalidade handiko eta azkar ekoiztutako pieza grafikoak sortzeko aukera emoten deusku, fitxategitik hasi eta azken detailerarte prozesu osoa kontrolatuz.
Inprimaketa digitala
Inprimaketa arina, benetako emaitzak
Inprimaketa digitalaz berba egiten dogunean, geure prentsa digitalean egiten dogun inprimaketaz ari gara. Tirada labur eta ertainetarako aproposa da, kolorearen fideltasun handia eta produzino-denpora azkarrak eskaintzen dauzalako.
Eskariaren arabera inprimatzeko aukera emoten deusku, lan bakotxa proiektuaren benetako behar izanetara egokitzeko.
Zer inprimatu dezakegu
Itxura profesionaldun inpresioak
Inprimaketa digitalak, komunikazinorako, promozinorako eta eguneroko erabilerarako pieza grafiko desbardin asko ekoizteko aukera emoten deusku.
Ohiko aplikazinoak
Flyer-ak
Bisita-txartelak
Kartelak
Diptikoak eta triptikoak
Grapatutako liburuxkak
Enkuadernatuak
Egutegiak
Papereria korporatiboa
Euskarriak
Papeletik kartoira
Paper eta kartulina sorta zabalagaz egiten dogu lan, gramaje txikietatik hasi eta 350g-raino, akabera eta testura desbardinekaz.
Erabileria, diseinua eta transmitidu nahi dozun sentsazinoa kontuan hartuta, euskarri egokiena aukeratzen laguntzen deutsugu.
Abantailak
Zergatik erabili inprimaketa digitala?
Kalidade altuko inprimaketa
Tirada labur eta ertainetarako aproposa
Produzino azkarra
Pertsonalizatzeko aukera
Prozesu osoaren kontrola geure tailerrean
Norentzat da inprimaketa digitala?
Negozioak eta komertzioak
Markak eta proiektu sortzaileak
Ekitaldiak eta kanpainak
Diseinatzaileak eta estudio grafikoak
Zure ideiak inprimatzen ditugu
Kalidadez eta azkar pieza grafikoak inprimatu behar badozuz, kontatu zeure proiektuari buruz.
Etorri bisitatzera
Zubiaur tar Kepa 32, bj
Bermeo, Bizkaia.