Pegatina pertsonalizatuak

Erabilera, euskarri eta akabera bakoitzera egokitutako soluzinoak.

Belaixen markentzat, negozioentzat eta proiektu sortzaileentzat pegatina eta itsasgarri pertsonalizatuak diseinatu eta ekoizten doguz. Diseinuari zein azken erabilerari egokitzeko teknika desbardinak erabiliz.

Aplikazino sinpleetatik hasi eta akabera berezietara arte.

Pegatina denak ez dira berdinak

Itsasgarri motak, akabereak eta teknikak eragin zuzena daukie emaitzan eta iraunkortasunean. Horregaitik, non ipiniko dan eta zelan erabiliko dan kontuan hartuta aukerarik egokiena hautatzeko aholkatzen deutsugu.

Itsasgarri bakotxa irizpide teknikoagaz diseinatu, ekoiztu eta prestatzen dogu.

Pegatina mota desberdinak

Ebakitako biniloak

Ebakitako biniloak kolore solidoko itsasgarriak dira, inprimaketarik gabekoak. Diseinua zuzenean biniloan ebakitzen dogu, logotipoetarako, testuetarako edo forma sinpleetarako aproposak diranak.

Oso erresistenteak dira eta aplikatzen diran euskarrian primeran integratzen dira.

Honetarako aproposak dira:

  • Kotxe eta furgonetetarako logotipoak

  • Surf-taulak

  • Erakusleihoak

  • Gainazal lauak

Inprimatutako biniloak

Inprimatutako biniloek kolore guztietako diseinuak, degradatuak eta detaile konplexuak erreproduzitzeko aukera emoten dabe. Lehenengo inprimatu egiten dira eta gero nahi dan formagaz trokelatzen dira.

Binilo transparenteak be lantzen doguz, atzealde argien gainean ipintzeko pentsatuak.

Honetarako aproposak dira:

  • Kolore guztietako logotipoak

  • Pegatina promozionalak

  • Packaging-a

  • Diseinu pertsonalizatuak

UV-DTF Pegatinak

UV-DTF teknika definizino handiko eta itsaspen oso oneko pegatinak sortzeko balio dau, formatu txikietan be.

Kolore bakarreko diseinuetarako zein kolore guztietarako aproposa da, eta pegatina atzealde barik, zuzenean objektuaren gainean aplikatzeko aukera emoten dau.

Honetarako aproposak dira:

  • Pegatina txikiak

  • Objektu pertsonalizatuak

  • Merchandising-a

  • Aplikazino zehatzak

Paperezko pegatinak

Paperezko pegatinak geure prentsa digitalean inprimatzen dira eta erabilera puntualetarako edo iraupen laburrekoetarako aukera ekonomikoa dira.

Laukizuzen formatuan bakarrik lantzen dira, eta kanpoko erresistentzia handirik behar ez daben aplikazinoetarako pentsatuta dagoz.

Honetarako aproposak dira:

  • Promozino puntualak

  • Behin-behineko packaging-a

  • Etiketatze sinplea

  • Ekitaldiak

aplikazinoak eta formatuak

Non ipini daitezke?

Pegatina mota desbardinak zehaztu ondoren, garrantzitsua da azken erabilerarako hobien egokitzen dan aukera hautatzea. Ez da bardina erakusleiho baterako pegatina bat, ibilgailu baterako itsasgarri bat, merchandising-eko objektu bat edo packaging bat.

Gainazala, iraupena eta aplikatuko dan ingurunea kontuan hartuta, teknikarik egokiena aukeratzeko aholkatzen deutsugu, bai ikusmen aldetik bai iraunkortasun aldetik emaitza ona ziurtatzeko.

Pegatina egokitutako diseinua

Diseinu bakotxa aukeratutako teknikara eta trokel motara moldatzen dogu. Ertzetan, neurrietan eta akaberetan arreta berezia jartzen dogu, pegatinak bai ikusmen aldetik bai aplikazinoan ondo funtzionatu daian.

Diseinua jadanik badaukazu, berrikusi eta produkzinorako prestatzen dogu.

Sektore grafikoan erreferentzia diran marketan oinarritzen gara. Euskarriak eta tintak kalidadeagaitik, iraunkortasunagaitik eta denboran zehar daukien portaeragaitik aukeratzen doguz.

Materialaren kalidadea, diseinua edo inprimaketa bezain garrantzitsua da.

Gure zerbitzuak

Zure proiektura egokitzen diren pegatinak

Kontatu zein motatako pegatina behar dozun eta teknikarik egokiena aukeratzen lagunduko deutsugu.

Etorri bizitatzera

Zubiaur tar Kepa 32, bj

Bermeo, Bizkaia.

Proiektu bat dakozu buruen?

Diseinatu, inprimatu eta egi bihurtuko dogu.

Etorri bisitatzera

Zubiaur tar Kepa 32, bj

Bermeo, Bizkaia.

Ordutegia

Astelehena

Martitzena

Eguaztena

Eguena

Barikue

9:30 – 14:00 // 16:00 – 19:00

9:30 – 14:00 // 16:00 – 19:00

9:30 – 14:00 // 16:00 – 19:00

9:30 – 14:00 // 16:00 – 19:00

8:00 – 14:30

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información:    Ver Política de cookies
Privacidad