Ukitu daitekeen merchandising-a
Inprimatu badaiteke,
inprimatzen dogu. 🙂
Belaixen objektu promozionalak eta merchandising-a pertsonalizatzen doguz, inprimaketa eta markatze teknika desbardinak erabiliz. Sormena eta teknika batzen doguz, objektu bakotxa benetako erabilerara eta zuk bilatzen dozun emaitzara egokitzeko.
Unitate bakar batetik hasi eta ehunka piezako produkzinoetara arte.
Gure filosofia
Ia edozein objektu merchandising izan daiteke
Ia edozein objektu merchandising bihurtu daiteke, baina merchandising guztiak ez dau berdin funtzionatzen. Belaixen kalidadezko objektuak sortzea bilatzen dogu, iraunkorrak, erabili eta gogoan geratzeko pentsatuta.
Ez da bakarrik logo bat inprimatzea; objektua bera, teknika eta akaberea ondo aukeratzea da gakoa, jasotzen dabenaren egunerokoaren parte izan dadin.
Gure produkzino-teknika guztiak erabilten doguz markari benetako balioa emoten deutsien euskarriak pertsonalizatzeko.
Objektu bakotxerako teknika egokia
Serigrafia
Produzino ertain eta handietarako aproposa da. Gainazal lauetan akabera erresistente eta profesionala emoten dau.
Laser bidezko grabaketa
Egurrean, metalean eta beste material zurrun batzuetan markatze zehatza eta iraunkorra emoten dau. Akabera dotorea eta iraunkorra eskainiz.
UV-DTF
Objektuak modu garbi eta zehatzean pertsonalizatzeko aukera emoten dau, formatu txikietan zein gainazal irregularretan be, boteilak adibidez.
Biniloa
Euskarri desbardinetan pertsonalizazino sinpleetarako, testuetarako edo forma garbietarako soluzino moldakorra da.
Adibideak
Objektu promozionalak
- Katiluak
- Botilak eta termoak
- Koadernoak
- Giltzatakoak
- Packaging-a
- Objektu korporatiboak
- Produzino bereziak
Erabilerak eta kantitateak
Unitate bakar batetik ehunka arte
Produzino txikietara zein serie handiagoetara moldatzen gara. Kantitatea, erabileria eta aurrekontua kontuan hartuta, teknikarik egokienari buruz aholkatzen deutsugu.
Egin zure marka gogoan geratu dadila
Kontatu zer daukazun buruan eta egi bihurtzen lagunduko deutsugu.
Etorri bisitatzera
Zubiaur tar Kepa 32, bj
Bermeo, Bizkaia.