Zerbitzu grafiko osoak
Proiektu bakoitzera egokitutako diseinu, inprimaketa eta produkzino grafikoa.
Belaixen diseinua, inprimaketea eta produkzinoa espazio berean batzen doguz. Ideia batetik hasten diran bezeroekin lan egiten dogu, eta baita proiektua jadanik definituta daukienekin be.
Identidade bisualak, pieza grafikoak eta inprimaketan zein benetako munduan ondo funtzionatzeko pentsatutako diseinuak sortzen doguz.
Zure marka ikusgarri egiten dogu ibilgailuetan, fatxadetan eta barrualdeetan, soluzino iraunkor eta ondo egindakoen bitartez.
Erropak eta testilak pertsonalizatzen doguz serigrafi, bordatze eta DTF moduko tekniken bitartez.
Kartelak, flyer-ak, bisita-txartelak eta zure negozioak edo markak behar dauan dana diseinatu eta inprimatzen dogu.
Promozinorako, packaging-erako eta seinalizazinoarako pegatina pertsonalizatuak diseinatu eta inprimatzen doguz.
Zure marka objektu erabilgarri, iraunkor eta ondo akabatutakoetan bihurtzen dogu.
Teknika, esperientzia eta materialak
Tresna profesionalagaz eta lehen mailako marketako materialakaz lan egiten dogu, emaitza iraunkor eta kalidadezkoak bermatzeko. Teknika bakotxa proiektuaren arabera aukeratzen dogu, ez alderantziz.
Gure tailerrak prozesu osoa kontrolatzeko eta detaile bakotxa zaintzeko aukera emoten deusku.
Sektore grafikoan erreferentzia diren material eta markekin lan egiten dogu. Euskarriak eta tintak kalidadeagaitik, iraunkortasunagaitik eta denboran zehar daukien portaeragaitik aukeratzen doguz.
Materialaren kalidadea, diseinua edo inprimaketea bestain garrantzitsua da.
Ez dakizu zein zerbitzu behar dozun?
Kontatu zeure ideia eta soluzino grafikorik onena aurkitzeko aholkatuko deutsugu.
Etorri bisitatzera
Zubiaur tar Kepa 32, bj
Bermeo, Bizkaia.