Estudioa
Gure estudioan bertan, diseinua, inprimaketa eta produkzio grafikoa.
Belaixe auzoko estudio grafiko eta inprimaketa tailerra da. Berton ideiak forma hartun, probatu, inprimatu eta benetako piezetan bihurtzen doguz.
Ez dogu prozesutik kanpo lan egiten, prozesua bera gara.
Gure
Tailerra
Geure tailerretik lan egiteak proiektuaren fase bakotxa kontrolatzeko eta bezero bakotxaren benetako behar-izanetara moldatzeko aukera emoten deusku.
Tratu zuzenaren aldekoak gara: erabaki aurretik ikusi eta ukitu ahal iztea garrantzitsua dala uste dogu, eta prozesua bera emaitzaren parte dala be bai.
Hurbiltasuna eta prozesuaren kontrola
Gure estudioa pertsonengandik eta proiektuengandik gertu lan egiteko pentsatuta dago. Kalean bertan egoteak bezeroak hartzeko, materialak erakusteko, zalantzak argitzeko eta lan bakotxa zelan ekoizten dan ikusteko aukera emoten deusku.
Diseinuan esperientziarik ez daukien pertsonekin lan egiten dogu, eta baita diseinatzaile eta estudio sortzaileekin be. Prozesuaren edozein unetan sartu gaitezke: hasierako ideia batetik hasi eta inprimatzeko prest dagoan fitxategira arte.
Gure lana laguntzea, aholkularitza emotea eta proiektuaren ekoizpena da.
Proiektu bakoitxerako
Teknika egokia
Teknika bakotxak bere funtzinoa, helburu eta iraunkortasuna daukaz. Belaixen ez doguz soluzinoak behartzen: euskarriaren arabera, erabileraren arabera eta zuk bilatzen dozun emaitzaren arabera teknikarik egokiena aukeratzen dogu.
Erabiltzen doguzan teknikak:
- Inprimaketa digitala.
- Ebakitako eta inprimatutako biniloak.
- Formatu handia.
- Serigrafia.
- Bordatua.
- DTF.
- Laser bidezko grabatua.
Azken emaitza koherentea, iraunkorra eta funtzionala izan dadin, aholkularitza emoten deutsugu.
Belaixe atzean:
Talde txiki eta hurbila gara
Pertsona bakotxak bere espezialitatea dauka, baina danok ezagutzen dogu prozesu osoa eta proiektu bakotxak behar dauenera moldatzeko prest gagoz.
Elkarregaz lan egiten dogu eta fase bakotxean elkarri laguntzen deutsagu.
Laura
Bezeroen arreta
Belaixegaz lehenengo hartu-emona da. Proiektuak hasieratik hartu, antolatu eta bidean laguntzen dau, zalantzak argituz eta dana modu argi eta hurbilean joan dadin ziurtatuz.
Gorka Aranburu
Kudeaketa eta zenbakiak
Belaixe ondo ibili dadin arduratzen da: kudeaketa, antolaketa eta kontabilitatearen arduraduna. Taldeko beste kideek sortu eta ekoizten zentratu ahal izateko oreka mantentzen dau.
Sergio
Ilustrazioa eta errotulazioa.
Proiektu askori forma bisuala emoten deutso eta kalera eramaten dauz. Ilustrazinoan, aplikatutako diseinuan eta errotulazinoan lan egiten dau, kontzeptua zein azken exekuzinoa zainduz.
Gorka Pertika
Diseinu grafikoa eta erropen pertsonalizazioa
Diseinu proiektuak garatzen dauz eta erropen pertsonalizazinoaz arduratzen da. Sormena eta teknika batzen dau, diseinuan, inprimaketan zein benetako erabileran ondo funtzionatu daian.
Bakotxak bere arlo nagusia izan arren, danok gagoz prest besteen ardurak be hartzeko. Horrela arintasuna irebazi eta proiektu bakotxera moldatzeko gai gara. Prozesu osoaren kontrola mantenduz.
Belaixen ezagutza partekatu eta lana taldean egiten dogu.
Etorri Belaixe ezagutzera
Proiektu bat buruan badozu edo, besterik gabe, zelan lan egiten dogun ikusi nahi badozu, estudiotik pasatzera gonbidatzen zaitugu.
Bermion gauz, atie zabalik 🙂
Zubiaur tar Kepa 32, bj
Bermeo, Bizkaia.