Diseinua, inprimaketa
eta ekoizpen grafikoa
Prozesu dana,
estudio baten.
Belaixe
Gara
Belaixe auzoko estudio grafiko eta inprimaketa tailerra da. 10 urtetik gorako esperientziagaz, markei, negozioei eta proiektuei laguntzen deutsagu prozesu grafiko guztian: ideatik eta diseinutik hasita, azken ekoizpen eta aplikazinorarte.
Hurbiletik lan egiten dogu, detaile guztiak zainduz eta proiektu bakotxa geurea balitz hartuta.
#Bermion Eindxe
Diseinua, inprimaketa eta ekoizpena
Ez dogu inprimatzen bakarrik, proiektua pentsatu, diseinatu eta soluzino grafiko osoak sortzen doguz.
- Diseinu grafikoa eta norabide bisuala.
- Inprimaketa digitala eta formatu handia.
- Serigrafía eta erropen pertsonalizazioa.
- Ibilgailuen eta espazioen errotulazioa.
- Pertsonalizazioa, pegatinak eta merch-a.
Pieza bakar batetik hasi eta produkzino osoetararte.
Gure prozesua
Kontzeptutik kalera
Zure abiapuntura moldatzen gara.
Belaixen ideia batetik hasten diran bezeroekin lan egiten dogu, eta baita proiektua jadanik definituta daukien diseinatzaile eta estudioekin be.
Ez badakizu nondik hasi, hasieratik laguntzen deutsugu.
Diseinua badaukazu, guk ekoizpena egin eta kalera ateratzeaz arduratzen gara, ahalik eta emaitzarik onenagaz.
Prozesuaren edozein fasetan sartu gaitezke.
Prozesua
💡 Ideia
Entzun, proposamenak egin eta soluzinorik onena zehazten dogu.
💻 Diseinua
Zure markagaz bat datorren diseinu funtzionala sortzen dogu.
🎨 Ekoizpena
Geure baliabideak erabiliz eta kalidadezko materialakaz inprimatzen eta fabrikatzen dogu.
📦 Aplikazioa
Proiektua prest-prest entregatzen dogu: instalauta, muntauta edo erabiltzeko moduan.
Proiektu bat dakozu buruen?
Diseinatu, inprimatu eta egi bihurtzen dogu.
Etorri gu bisitatzera
Zubiaur tar Kepa 32, bj
Bermeo, Bizkaia.